Zer da TXaT?
TXaT zifratutako mezularitza-aplikazio bat da, azpiegitura propioaren gainean dabilena: hirugarren enpresa gabe, publizitaterik gabe eta kanpoko datu-baserik gabe.
- Benetako pribatutasuna: gailu bakoitzak bere gakoak sortzen ditu; zure mezuak sakelakotik irten baino lehen zifratzen dira.
- Identitate egonkorra: zure kontua egiaztatutako posta elektroniko bati lotuta dago (Google); kontaktuek zure posta-helbidearen bidez aurkitzen zaituzte.
- Bitartekari gabe: zerbitzariak mezu zifratuak baino ez ditu birbidaltzen; ezin ditu irakurri ez inori erakutsi.
- Kontrol osoa: sistema zeuk kudeatzen duzu (zerbitzaria, kontuak, bertsioak eta zain dauden mezuak).